Gabonetako kantu irteeran batutako 230 euroak errefuxiatuen alde emango dituzte Garain

Markel Onaindia 2019ko urt. 16a, 10:48

Beste herri askotan lez, Garain ere kantuan irten zuten abenduaren 24an, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera iragartzeko. 70 bat herritar baserririk baserri eta auzorik auzo ibili ziren, Trumoitte kultur elkarteak eta udalak Gabonen bueltan sustatutako ekintza kulturalean.

Antolatzaileek azaldu dute batutako diruaren zatirik handiena errefuxiatuen edo migratzaileen aldeko lanetan laguntzeko erabiliko dutela. Hain zuzen ere, ekimenaren gastuetarako diruaz aparte, kantuan jasotako 230 euro emango dituzte. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartea izango da laguntza horren onuraduna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!