Garaiko kultur etxe ostean saneamendu sarea berrizteko lanak hasi dituzte

Markel Onaindia 2018ko abe. 17a, 11:00

Herriko kultur etxearen atzeko aldeko zonaldean saneamendu sarea hobetzeko proiektua garatzen dabil Garaiko Udala. Sare hori berriztea da helburua, eta 24.000 euroko inbertsioa egingo du horretarako. Udal arduradunek informatu dutenez, Urre enpresari adjudikatu dizkiote obrak.

Dagoeneko hasita daude lanak, eta abendua amaitu aurretik eginda egotea aurreikusten dute arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!