Garaiko pilotalekua zarratu egingo dute albotik, 131.000 euro erabilita

Markel Onaindia 2018ko aza. 13a, 10:30

Teilatua eduki arren, eskumako alboa zabalik duen pilotalekua da Garaikoa. Eguraldi hotza eta euritsua egiten duenean igartzen da, batez ere, hormaren falta. Horregatik, albotik zarratzea erabaki du udalak.

Duela aste bi Herriko Taldeak eta EAJk aho batez onartutako 2019rako udal aurrekontuan, 131.000 euroko partida gorde zuten pilotalekuko obra egiteko, inbertsio nagusia izanik. Aurten teilatua konpondu dute eta hori ere urteko inbertsio handietako bat izan da.

2019rako beste inbertsio bat ere egingo du udalak. Izan ere, 25.000 euro gorde dituzte hirigintzarako plan orokorraren prozesurako. 156.000 euro egongo dira inbertsioetan, guztira 530.000 eurokoa den udal aurrekontuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!