Garaiko pilotalekuko teilatua konpondu dute, hile biko obraren ostean

Markel Onaindia 2018ko urr. 29a, 08:58

Hile bi inguruko lanaren ostean, amaitu dituzte Garaiko pilotalekuko teilatua konpontzeko obrak. 2018ko udal aurrekontuko inbertsiorik garrantzitsuenetako bat izan da, 83.000 euroko adjudikazioagaz.

Gainera, Aldundiaren laguntza eduki dute egitasmoa aurrera eramateko, 22.800 eurokoa hain zuzen ere.

Asteon zorua garbitzen ibili dira eta datozen egunetan instalazioa berriro ere erabilgarri egongo da pilotarientzat eta gainerako herritarrentzat. Hainbat dira ordua erreserbatzen dutenak pilotalekua erabiltzeko, eta hile bi hauetan ezin izan dira joan bertara jokatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!