Kirola kanpoan egiten duten herritarrei diru-laguntza emango die Garaiko Udalak

Markel Onaindia 2018ko urr. 24a, 12:00

Kirola herritik kanpora egiten duten garaitarrek diru-laguntza jaso ahalko dute, udalak onartutako ordenantzari esker. Herrian ez dauden zerbitzuak erabiltzearren izango da laguntza, inguruko herrietako kiroldegietan edo kirol ikastaroetan dabiltzanentzat.

Udal ordenantzaren arabera, abonuaren edo matrikularen %30 emango diete eskatzaileei, beti ere 100 eurotik pasatzen ez bada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!