Aurten ere ez dute hutsik egin, eta nagusiek antolatutako ekintzen bueltan elkartuko dira garaitarrak. Karta jokoan ibiliko dira hainbat egunez, eta 29an bazkaria egingo dute. Aste Kulturalaren 12. edizioa da aurtengoa.
Hilaren 25ean briskan egingo dute, 26an tutean, eta 27an musean –denetan 17:30ean–. 29ko bazkaria Herriko tabernan izango da, 14:30ean. Ostean, bazkide zaharrenei omenaldia egingo diete, eta txapelketetako sariak banatuko dituzte. Bazkarian apuntatzeko azken eguna 26a da; 38,5 euro balio du.