Gesaltza Añanako gatzaren haranera irteera antolatu du nagusien elkarteak

Markel Onaindia 2018ko ira. 17a, 09:00

Irailaren 19rako, Gesaltza Añanako gatzaren haranera irteera antolatu du nagusien elkarteak.

Deialdia zabala dela esan dute; bazkideek 30 euro ordainduko dituzte, eta besteek, 35. Herriko tabernan apuntatu behar da, 14a orduko. 08:30ean irtengo da autobusa, Garaiko plazatik. Lehenik, Santa Katalinako loretegi botanikoan bisita gidatua egingo dute, eta, ostean, Gesaltzara joango dira. Angoston bazkalduko dute gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!