Kronoigoera umoretsua egin dute Garain

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 30a, 21:22

Plazatik hasi eta Santa Katalinako ermitaraino kronoigoera egin dute, bizikleta gainean herritarrik onena zein den erabakitzeko. Asier Iturriagak irabazi du lehia. Ion sarasua sailkatu da bigarren, eta Aitor Astorkia hirugarren. 

Ideia bitxi honen jatorria aspaldikoa da, Trumoitte ingururaino ere lasterketa bat egiten ei zelako lehen. Azken urte hauetan ideiari bueltaka ibili dira jaietako antolatzaileak, eta oraingoan aurrera egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!