Donien Atxa jasota abiatu dituzte jaiak Garain

Kepa Bordés Argoitia 2018ko uzt. 25a, 12:37

Atzo hasi zituzten jaiak Garain. Tradizioari eutsiz, Donien Atxa jasota dantzariak izan ziren protagonista. Gaur,  frankismoaren biktimak gogoratuko dituzte. Albiste honetan hurrengo egunetako egitaraua ikusgai.

Uztailak 25, eguaztena
10:30 Txistulari, dantzari eta agintarien kalejira.
11:00 Meza Nagusia San Migel Eleizan. 
Ondoren, Santiagoren irudiaren ohiko prozesioa 
Eleizabarriraino, agintariena eta Gernikako arbola dantzatuz. 
Geroago, ezpata-dantzarien saioa.
Ondoren, frankismoaren biktimen gogorapena eta omenezko oroigarriaren desestaltzea. 
18:30 Erregelen erakustaldia.

Uztailak 26, eguena
10:30 Txistulari, dantzari eta agintariekin kalejira.
11:00 Meza Nagusia Eleizabarrin. Ondoren, Santiagoren irudiaren  prozesioa parrokiaraino.
Ondoren, ezpata-dantzariak plazan. Jarraian, gizonezkoen erregelak eta geroago emakumeenak. 
18:00 Tortilla-txapelketa. Partaideek osagaiak ekarri beharko dabez: arrautza, olioa, kipula, patatak eta gatza.
SARIAK Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik : 
1. Txapela eta tortillari buelta emateko platera.
2.Zartagina.
3.Egurrezko mahai tresnak.
21:30 “OBANEUKE” erromeria.

Uztailak 27, barikua
17:00 V. Duatloi txikia frontoian Garaiko Triatloi Taldearen eskutik.
17:00 Briska txapelketa (Izen ematea 5€ bikotea).
SARIAK Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik:
1. Txapela eta botila bi txanpan.
2. Ardo botila bi.
3.Karta-sorta.
19:00 Ardo-dastaketa Mikel Garaizabalen eskutik.
22:30 STORM. Ondoren, DJ JO TA TXO Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik.

Uztailak 28, zapatua
13:00 Poteoa txarangarekin, Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik.
14:30 Herri-bazkaria.
22:00 DRINDOTS.

Uztailak 29, domeka
11:30 Mus txapelketa (Izen ematea 5€ bikotea).
SARIAK Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik.
1. Txapela eta botila bi txanpan.
2. Ardo botila bi.
3. Karta-sorta .
12:00 Pintxoak prestatzeko ikastaroa umeentzat, Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik.
14:00 ume-bazkaria Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik (txartelak tabernetan, 5€ren truke).
17:00 “BUALA” antzerkia.

Uztailak 30, astelehena
18:00 Herri-kronoeskalada.
22:00 Bertsolariak.
- Uxue Alberdi
- Alaia Martin
- Unai Iturriaga
- Igor Elortza
- GAI JARTZAILEA: Ainhoa Urien
23:30 LUHARTZ.

Uztailak 31, martitzena
11:00 Meza Nagusia.
Ondoren, herriko umeen dantza-saioa.
Geroago, Durangaldeko Igel Txapelketa (Izen ematea: 2€).
SARIAK
1. Pernila.
2. Untxi bi.
3.Gazta.
18:30 Asto-proben erakustaldia.
- Irazola (Mallabia).
- Satxibar (Etxebarri).
- Koldo Bidaurrazaga (Larrabetzu).
- Anarketa (Garai).
SARIAK Trumoitte Kultur Alkartearen eskutik : 
1. Manta eta 400€
2. Garaikurra Jokin Arregi Indusketa lanak emanda eta 350€
3. Garaikurra Kimu Loradendak emanda eta 300€
4. 250€ eta botila bi txanpan
21:30 Herri-afaria (nork berea ekarri beharko dau).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!