Joan zen astean amaitu zituzten Garaiko hilerrian hobientzako leku gehiago egiteko lanak

Markel Onaindia 2018ko uzt. 10a, 14:29

Otsailean hasi zituzten garaiko hilerria eraberritzeko lanak, eta euriteen eraginez denbora batez atzeratu eta gero, joan zen astean amaitu zituzten azkenean.

Errautsak gordetzeko kolunbarioak ezartzea, hamazortzi hobi aurrefabrikatu ipintzea eta kaperako teilatua konpontzea izan dira lan nagusiak.

Udalak 66.500 euro inbertitu ditu proiektua aurrera eraman ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!