Ekainaren 23ko iluntzean Donien Atxa igoko dute, 20:00etan, eta suaren aurretik saiheskia eta sardinak eskainiko dituzte. Domekan, iaz hasitako paella lehiaketari eutsiko diote, ohiko meza eta dantzez gainera.
Sanjoanak ospatuko dituzte Momoitio auzoan, hilaren 23an eta 24an, sasoi berriari ongietorria emateko. Udalak antolatuko ditu jaiak, Trumoitte kultur elkartearen laguntzagaz, eta badabiltza egun horietarako ekintzak prestatzen.