19:00etan hasiko da jaialdia, eta DJ Bull ekarriko dute musika ipintzeko. Beraz, jai-giroa sortuko da, sagardoaren eta musikaren bueltan.
Garaiko lagun talde batek Gipuzkoako sagardogile baten sagar bilketan parte hartzen du irailean, hari laguntzeko. Eta, trukean, orain sagardoa Garaira ekartzen du. Beraz, garaitarrek batutako sagarrekin egindako sagardoa dastatuko dute ekainaren 9an. Edalontzia bost eurotan salduko dute, gura beste sagardo edateko.