Senidetza islatzen duen monumentu bat dago ezarrita Lantziegon, eta hantxe atera zuten irudian ikusten den talde argazkia. Bazkalostean erromeriagaz jarraitu zuten jaia, iluntzera arte.
Dantza taldeen artean egondako urteetako hartuemanaren ondorioz sortu zen senide bihurtzeko ideia, 2013an. Garain ere badago ipinita senidetza aipatzeko oroigarri bat, eta 2019an etorriko dira berriro lantziegarrak bertara.