Horregatik, urtero elkarrekin ospatzen dute senidetza hori. Urte batean herri batean, eta hurrengoan bestean. Aurten, lantziegarrak egingo dute anfitrioiaren papera; bihar hartuko dituzte garaitarrak euren herrian. Garaitik 32 lagun jaongo dira autobusean, Lantziegon egunpasa egitera.
09:30ean irtengo dira garaitik, eta ailegatzean harrera egingo diete Lantziegon. Gero hamaiketakoa eta poteoaren txanda izango da. Bazkaria izango da ekitaldi garrantzitsuena, herriko pilotalekuan garatuko dena. Otorduaren ostean, eromerian dantzatuko dute.