25 lagunek aurrekonturako iritzia eman dute Garain

Markel Onaindia 2018ko ots. 22a, 15:25

Eguaztenean 25 bat lagun elkartu ziren Garaiko udaletxean, udal aurrekontuari buruzko batzar zabalean.

Lehen aldia da udalak prozesu horretan herritarrei ekarpena egiteko aukera eman diela, eta Gontzal Sarrigoitia alkatea pozik agertu da garaitarrek “erantzun ona” eman dutelako. “Iritzia emateko gogoz etorri zen jendea”, azaldu du Sarrigoitiak.

Alkatearen esanetan, hainbat kezka atera ziren batzarrean. Esaterako, auzobideak eta zenbait lekutako argiztapena hobetzearen alde agertu ziren herritarrak.  Datorren astean udal batzordetik pasatuko dituzte ekarpenak, eta, ostean, osoko bilkuran aztertuko dute aurrekontua. Orduan emango dute guztiaren berri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!