Garaitarrek berba edukiko dute lehenengoz udal aurrekontuan

Markel Onaindia 2018ko ots. 20a, 16:44

Eguaztenean udal aurrekontua eztabaidatzeko batzar zabala egongo da Garain, eta herritarrek prozesu horretan berba edukiko duten lehenengo aldia izango da. Beste herri askoren antzera, aurrekontu parte-hartzaileak landuko dituzte, 2018an zehar herrian zer proiektu edo obra garatu behar den erabakitzeko. Udaletxean izango da batzarra, 19:00etan.

Duela aste batzuk Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) diseinatzen hasteko, batzar zabala egin zuten herrian, datozen hogei urteetako erronkei begira. Eta, hain justu, batzar horretan irten zen aurrekontua ere partaidetzaren bidez osatzeko proposamena.

Gontzal Sarrigoitia alkatearen esanetan, udal gobernuak baditu zenbait ideia aurtengo aurrekontuari begira, baina herritarrak izango dira horien beharrizana edo lehentasuna baloratuko dutenak. Beraz, biztanleen iritzia jaso gura du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!