Oizerako errepidea zabalik dago, berrizteko obrak amaitu eta gero

Markel Onaindia 2018ko ots. 8a, 15:36

Garai eta Goiuria auzoen artetik Oizerantza doan errepidea zarratuta egon da abenduaz geroztik, konponketak egiteko egitasmo baten eraginez.

Bide hori konpontzeko obretan ibili da udala, bidegurutzetik basozainen etxerainoko zatian, hain zuzen ere. Errepide zati hori Garaiko jabetzakoa da, eta berrizteko beharra ikusi zuten.

Dagoeneko amaitu dira trafiko eragozpenak  –ordura arte, Oizera joan gura zuenak Gallandatik hartu behar zuen bidea–. Gontzal Sarrigoitia alkateak adierazi duenez, duela 15 bat egunetik zabalik dago errepidea, obrak jadanik amaitu zituztelako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!