Garain abade berria dute, Xabier Eskauriatza, eta bere proposamena izan da dirua Ekuadorreko garapen proiektuetan inbertitzea. Durangoko Santa Anan, Iurretan, Izurtzan eta Mañarian ere abade dabil, baina aurretik, Ekuadorren ibili izan zen misiolari. Han promes egin ei zuen, joango den herri guztietan behin gutxienez Ekuadorrekiko elkartasuna sustatzea.
Eguraldiagatik eliza barruan egin dute enkantea, baina ez da umore onik falta izan. Txorizoa, gazta eta irasagarragatik 40 euro eman dituzte, kiwi sortagatik beste 40, untxi pareagatik 25, sagar pastelagatik 27... Azken hau, enkanteko gidari izan den Lazaro Milikuak eraman du etxera.