Erremata egingo dute garaitarrek San Anton egunez

Markel Onaindia 2018ko urt. 11a, 11:40

Tradizioa, jaia eta elkartasuna batzen dituen ekitaldia da Erremata, garaitarrek urtero San Anton egunez egiten dutena.

Datorren eguaztenean, hilak 17, batuko dira berriro, baserriko produktuen enkantea egiteko. Batzen duten diruaren zati bat elizaren beharretarako izan ohi da, eta bestea ongintzarako. Aurreko urteetan, Caritas elkarteari eman diote.

12:00etan meza egingo dute lehenik, eta horren ostean hasiko da enkantea. Barazkiak, arrautzak, pastelak, txorizoak... inguruko baserritarrek hainbat produktu eramango dituzte. Gero, jai-giroagaz jarraitzeko, nagusien bazkaria egongo da; hilaren 14a da apuntatzeko epemuga.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!