Joan zen astean Bilbon izan zen estatuko iparraldeko eremuko sailkapen saioa, eta bertan, finalerako txartela lortu zuen Garciak. Beragaz, Hondarribiko Laia jatetxeko Asier Alcalde ere joango da finalera.
Errekonozimendu handiko lehiaketa da Alimentariakoa, eta zazpigarren edizioa da honakoa. Besteak beste, Martin Berasategi eta Jordi Cruz sukaldariak dira epaileetako batzuk.