Garaitik Oizerantz joaten diren autoen abiadura biziaz

Markel Onaindia 2017ko abe. 12a, 16:00

Abiadura handian ibiltzeko asmoz, Oizerantz jotzen dute zenbait lagunek, eta Garaitik ere abiadura bizian pasatzen dira. 

Nahiz eta kexa ofizialik ez egon, gidari horien abiadura herrigunean igartzen dela azaldu du Gontzal Sarrigoitia alkateak. Herri erditik pasatzen da errepidea.

Joan zen astean istripu bat egon zen Oizen, zeinean rallyetako kopilotu gazte bat hil zen, bere lagun bat zauritzeagaz batera. Hala ere, gertakari horrek rallyekin ez duela loturarik uste du Aketza Santacolomak, Durangaldeko Racingeko kideak. Gainera, kexu azaldu da hainbatek horrela lotu dutelako. Bere arabera, ez-ohikoa da Bilbo handitik Oizera autoagaz frogak egitera etortzea, eta rally gidariek euren froga edo entrenamenduak federazioaren segurtasunen baitan egiten dituztela nabarmendu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!