Oizen auto bat amildegi batetik jausi da eta bi pertsona ibilgailuaren barruan harrapatuta gelditu dira

Jone Guenetxea 2017ko abe. 6a, 20:19
Artxiboko irudia

Kotxe bat amildegi batetik jausi da, eta bi pertsona barruan harrapatuta gelditu dira. Suhiltzaileek azaldu dutenez, mendiko pistatik 20 metrora erori da autoa. Autoan zeuden bi pertsonak suhiltzaileek atera behar izan dituzte, eta anbulantzian ospitalera eraman dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!