Proiektuak Garaiko Udaletxeko idazkaritzan aurkeztu daitezke, astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara, eguaztenak salbu. Horrez gain, eskaintzaileek diru kopuru hori hobetu dezaketela adierazi dute.
Bestalde, behin proiektua esleituta, lanak egiteko hiru hilabeteko epea izango dutela jakitera eman dute.
Ondorengoak izango dira egin beharreko lanak: lehenik eta behin, hilerriaren hego-mendebaldea egokitu beharko da, hamazortzi hobi aurrefabrikatu eginez. Bestalde, kaperaren ondoan errautsak uzteko toki bat egin beharko da. Eta, azkenik, kaperako estalkiak berriztu beharko dira.