Trumoitte kultur elkartearen laguntza ere badute. Ibilaldiak doakoak dira, eta www.garaitt.com webgunean aparte, egunean bertan ere eman daiteke izena.
Oinezko ibilbidea 10 kilometrokoa da, familian egiteko modukoa. 09:00etan da irteera. Mendi bizikletako martxa 25 kilometrokoa da, eta 10:00etan hasiko da. Guztira, 1.000 metroko desnibela du.