Trumoitte kultur elkarteak herritarrei informazioa eskainiko die, barikuan

Markel Onaindia 2017ko urr. 25a, 16:25

Herriko jaiak eta beste makina bat ekintza prestatzen dituen Trumoitte kultur elkarteak batzarrerako deia egin du, barikurako; 19:00etan hasiko da, kultur etxean.

Herritar guztiei egin diete bertan parte hartzeko gonbitea, izan ere, batzarra informazioa eskaintzeko helburuz antolatu dute Trumoitteko kideek.

Besteak beste, elkartearen beharrizanak esplikatuko dituzte, eta ekimenen balorazio ekonomikoa ere bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!