anboto.org

Etxeitako Arteaz informatzeko panela jarri dute

  Gizartea  Garai

Arbola baliotsu bat dago Garain, Etxeita auzoko zelai aldapatsu batean. Zuhaitz bakan edo bereziaren izendapena jasoa du bertako arteak, Etxeitako Artea lez ere ezaguna. Izan ere, 19 metroko diametroa eta 60 metroko zirkunferentzia ditu, azpian 300 ardiri gerizpea emateko beste.

Momoitio gainean dagoen Santa Katalinako baselizaren inguruetatik joan daiteke bertara, auzora bideratzen duten kartelei jarraituta. Baina, bisitarientzat leku ezaguna ez denez, zeozelan markatzeko beharra ikusten zuen udalak. Horregatik, informazio panel txiki bat ipini du artearen alboan. Aldundiari eskatu zioten artea bistaratzeko zerbait egitea, baina denbora aurrera joanda, azkenean udala izan da ezarri duena.

Joan zen asteburuan, hainbat lagunek bisitatu ahal izan zuten artea, Gerediagak eta udalak antolatutako Ondare Jardunaldiaren baitan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa