Aste Kulturala prestatu dute jubilatuek

Markel Onaindia 2017ko ira. 25a, 09:30

San Migel eguna ospatuko dute barikuan, eta nagusien elkarteak bere izena daramanez, Aste Kulturala antolatzen du egunaren bueltan. Karta jokoak, tortilla txapelketa eta bazkaria egingo dituzte datorren astean zehar.

Bihar hasiko dira ekintzak, 17:30ean, briska txapelketagaz. San Migel egunez, 29an, bazkarian batuko dira nagusiak. Herriko tabernan eman behar da izena, eguaztena baino lehen, 29 euroren truke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!