Herriko nagusien elkarteak sustatu du, baina deialdia zabala dela argitu dute. Goizean mendira igo, eta gero Zugarramurdiko jatetxe batean bazkalduko dute. Arratsaldean koba bisitatuko dute, eta Saran ere egongo dira apur batean.
Apuntatu gura dutenek hilaren 16a dute azken eguna, Herriko tabernan. 30 euro ordaindu beharko da irteeran parte hartzeko.