25 umek parte hartuko dute Garaiko udalekuetan

Markel Onaindia 2017ko eka. 28a, 11:45

Uztailaren 3an hasiko dira Garaiko udalekuak, eta 25 umek parte hartuko dutela azaldu dute udal ordezkariek. Udako egunetan herriko umeei eskaintza bat emateko ideiagaz antolatzen ditu udalak udalekuak. 3an hasi eta uztailaren 21era arte iraungo dute.

Elkarregaz jolasteko
Berbaro elkarteko begiraleak izango dituzte umeek, eta deneriko ekintzak egin ahalko dituzte, elkarregaz jolastu eta uda aprobetxatzeko. Kultur etxea izango da elkargune, baina kalera ere irtengo dira ekintza batzuetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!