Paella lehiaketa egingo dute Momoitioko jaiak ospatzeko

Markel Onaindia 2017ko ekainaren 21a

Barikuan, ekainaren 23an hasiko dira Momoitioko San Juan jaiak, eta astebururako egitaraua prestatu dute udalak eta Trumoitte kultur elkartekoek.

Besteak beste, paella lehiaketa egingo dute 24an, 12:00etako mezaren ostean hasita. Antolatzaileen esanetan, oilasko-paella izan beharko da, eta parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko ditu osagaiak eta kozinatzeko tresnak. 100, 60 eta 40 euroko sariak prestatu dituzte hiru onenentzat.

Ekainaren 23an, 20:00etan, Donien Atxa igo, eta gero sua piztuko dute. Ekainaren 25ean, meza eta dantzariak egongo dira, 11:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!