Asturiasko omenaldirako autobusa, beteta

Markel Onaindia 2017ko mai. 24a, 09:27

1987ko ekainean Elorrioko salbamendurako txakurren taldeko lau lagun hil ziren Asturiasen, Europako Mendietan izandako helikoptero istripuan, beste hiru lagunegaz batera. Galdutako ume baten erreskatean laguntzera joan ziren. Taldeko hiru elorriarrak ziren, eta bestea garaitarra, Joseba Zabala.

Geroztik, eurei eskainitako omenaldia egiten da Covadongako lakuetan, eta aurten ere ipini dute autobusa Garaitik joateko. Antolatzaileek azaldu dute bete dela dagoeneko, baina gura duenak bihar arte eman dezake izena, eta erreserban geratuko da.

Ekainaren 10ean irtengo da autobusa Garaitik, 15:30ean. Cangas de Onisera ailegatu, eta bertako aterpetxe batean egingo dute lo. Domeka goizean izango da omenaldia, eta arratsaldean hartuko dute buelta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!