140 lagunetik gora batu ziren Garaiko Sagardo Egunean

Anboto 2017ko mai. 23a, 15:21

Joan zen zapatuan II. Sagardo Eguna ospatu zuten Garain, eta arrakasta eduki zuen ekimenak. Jai giro itzela sortu zen pilotaleku inguruan.

Izan ere, 140 lagunetik gora batu ziren Trumoitte kultur elkartearen deialdira. Horiek guztiek edalontzia erosi zuten bost eurotan, eta trukean, Okiltxiki eta Zezpala sagardoak gura beste edan ahal izan zituzten. Gainera, jatekoa ere eskaini zuten antolatzaileek. Dj Bullek ipinitako musikagaz girotu zuten ospakizuna.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!