Garaiko zenbait herritar Oiartzungo Okiltxiki baserrian egon ziren sagardoa egiten, eta hurrengo zapatuan probatu ahalko da. Gainera, herrian egindako Zezpala sagardoa ere ez da faltako.
Trumoitte kultur elkarteak prestatuta, II. Sagardo Eguna ospatuko dute, zapatuan. Herritarrek egindako sagardoa dastatzeko aukera egongo da, 18:00etan hasita, pilotalekuan. 5 euro ordainduta, gura beste edan eta jan ahalko da, eta Dj Bullek ipiniko du giroa.
Garaiko zenbait herritar Oiartzungo Okiltxiki baserrian egon ziren sagardoa egiten, eta hurrengo zapatuan probatu ahalko da. Gainera, herrian egindako Zezpala sagardoa ere ez da faltako.