Garaiko sagardoagaz txotx egingo dute zapatuan

Anboto 2016ko ots. 23a, 16:30

Otsailaren 27an, zapatua, Sagardo Eguna ospatuko dute Garain. Eta, horretarako, zer hoberik herrian bertan ondutako sagardoa dastatzea baino? Zezpala eta Okiltxiki sagardoak eskainiko dituzte pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Sagardoaren jaira hurreratzen diren guztientzat kopaua edo luntxa prestatuko dute parrilan eginiko hainbat produktugaz. Edalontziagatik bost euro ordaindu beharko dira, eta, trukean, nahi beste sagardo edan ahalko da.

Auzolanean egina
Zezpala sagardoa koadrila batek auzolanean eginikoa da, inguruko baserrietako sagarrekin. Okiltxiki izenekoa Oiartzunekoa (Gipuzkoa) da, baina zenbait garaitarrek laguntzen dute ekoizpenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!