Bizikletan zein oinez, Garaiko martxa, bihar

Anboto 2015ko urr. 2a, 10:58
Iazko mendi martxaren irudi bat. (Argazkia: Gorka Larrinaga)

Garaiko Triatloi Taldeak mendi martxa antolatu du, zapaturako. Bizikleta eta oinezko ibilbide bana prestatu dituzte. Iazko lehenengo aldiagaz alderatuta, ibilbideak dezente aldatu dira. Garai eta inguruko parajeak ezagutaraztea, eta parte-hartzaileentzat ibilbide erakargarriak diseinatzea izan dute helburu.


Mendi bizikletako martxa 10:00etan hasiko da, plazan; 32 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboa ditu. Iurretatik, Oizko parke eolikotik eta San Kristobal ermitatik, eta Mauma ingurutik ibiliko dira bizikletariak, goizean zehar. Oinezko ibilbidea 08:30ean hasiko da, eta 22 kilometroko luzera izango du. Besteak beste, Oizetik ibiliko dira (antenak, San Kristobal) eta Oiz atzealdetik —Trabakua ingurutik— itzuliko dira Garaira. Une batean, soka batekin lagunduta, bost metroko malda igo beharko dute parte-hartzaileek; edonork egiteko modukoa da antolatzaileen esanetan.

Izen-ematea egunean bertan (20 euro) edo aurretik egin daiteke www.garaitt.com gunean,  barikuko 22:00 arte (10 euro).

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!