Alberto Bravo salamankarrak Garaiko triatloia goraipatu du

Anboto 2013ko uzt. 11a, 12:13
Garaiko triatloian bigarren sailkatu zen zapatuan: \"Parte hartu ditudan triatloien %90a baino hobeto antolatuta dago\".

Garaiko triatloian bigarren sailkatu zen zapatuan: “Parte hartu ditudan triatloien %90a baino hobeto antolatuta dago”.

 

Urterik urtera gero eta jarraitzaile gehiago ditu Garaiko triatloiak. Ibilbidearen gogortasuna bereizgarri bihurtu dute eta antolaketan jarritako ahaleginak eta seriotasuna bere fruituak ematen ari dira. Club Tritalavera taldeko Alberto Bravok (Salamanca, 31 urte) bigarren amaitu zuen gizonetan eta asteon bere blogean idatzi duen triatloi horri buruzko kronikan hainbat laudorio eskaini dizkio: “Aurtengoa hirugarren aldia izanda, ez dut ulertzen triatloi txiki-handi horrek zelan ez dituen betetzen 150 plazak. Gero prezioengatik kexatzen gara. Iron Man erdiko distantzia izanda 35 euro da eta parte hartu ditudan triatloien %90 baino hobeto antolatuta dago. Esprintak eta olinpikoak barne”.

 

Horregatik, triatloiari ohore egiteko bere proposamena luzatu du: “Esker oneko berbekin puztu ninteke edo triatloiak dituen ezaugari on denak goraipatuz (aurreko batzar teknikoa, tratua, ibilbidea, anoa-puntuak…), baina uste dut triatloi horri ohore egiteko modurik onena datorren urtean itzultzea dela”. Azkenik, traiatloiak herrian denen partetik eragindako inplikazio maila azpimarratu du: “Herriko alkatea (Gontzak Sarrigoitia), borondate gehien duenaren parean, bizikleta hartu eta lehenengo triatletari bidea irekitzen joan zen azken metroetan. Chapeau!”.

 

Bravok, besteak beste, iaz 13. tokian amaitu zuen Orihuelan (Alacant, Valentzia) lehiatu zen distantzia luzeko Espainiako txapelketa eta Medina de Rioseco-ko (Valladolid, Gaztela eta Leon) triatloia irabazi zuen.

 

Alberto Bravo ezkerrean helmugara heltzen:

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!