Benedited eta Etxebarriak irabazi dute Garaiko triatloia

Anboto 2013ko uzt. 8a, 10:02
Javier Miguel Benedited eta Nerea Etxeberria distantzia luzeko Euskadiko txapeldun geratu dira Garain.

Javier Miguel Benedited eta Nerea Etxeberria distantzia luzeko Euskadiko txapeldun geratu dira Garain.

 

\"\"Berez oso gogorra den ibilbideari bero sargoria gehitu zitzaion zapatuan. Triatletak akituta heldu ziren helmugara, batzuk arnasari buelta eman ezinda eta pare batek osagileen artatzea behar izan zuten. Gizonetan Saltoki trikideak taldeko Javier Miguel Benedited (Andoain, 35 urte) izan zen irabazlea eta beragaz batera heldu zen Alberto Bravo (C.D.B. Tritalavera). Hala erabakita, ez zuten esprintatu eta biek elkarrekin jaso zituzten besoak, baina Benedited lehentxeago sartu zen. Irabazlearen esanetan, lehenengo berak izan zuen pattalaldia eta Bravok lagundu egin zion; ondoren Bravo bera egon zen ezinean eta andoaindarrak lagundu zion. Azkenean, bien artean berba egin eta Benedited-ek biak elkarrekin helmugaratzea proposatu zuen. Bravo ados egon zen, baina Benedited lehenengo sartzekotan, azken batean, bera heldu baitzen indartsuago azken txanpara. Aitor Regillaga (Tolosaldeko T.T.) sailkatu zen hirugarren. Euskadiko txapelketako lehen hiru postuak honela geratu ziren: Javier Miguel Benedited, Aitor Regillaga eta Adur Eskisabel (Trigoi). Eskualdeko taldeei dagokionez, Mugarra triatloi taldeko Ekaitz Kortazar 23. sailkatu zen maila absolutuan.

 

Emakumeetan Azkoitian bizi den azpeitiar batek irabazi zuen: Nerea Etxeberriak (Euskoman). Arantzazu Perez de Arenaza gasteiztarra sailkatu zen bigarren (Donostri) eta iaz aldiko irabazle Veronica Dominguez hirugarren. Azpimarragarria izan zen Abadiñoko Laubideta triatloi taldeko Uribarri Eguiaren jarduna ere laugarren tokian amaitu baitzuen.

 

 

SAILKAPENAK GIZONETAN

 

1 JAVIER MIGUEL BENEDITED (SALTOKI TRIKIDEAK) 4:28:01

2 ALBERTO BRAVO SANCHEZ (C.D.B.TRIATLON TRITALAVERA) 4:28:02

3 AITOR REGILLAGA BELOKI (TOLOSALDEKO T.T.) 4:30:17

4 BORJA JUBERA RUIZ DE ERENTXUN (T. SANTANDER) 4:34:34

5 ADUR ESKISABEL DE JUAN (TRIGOI T.T.) 4:41:32

6  JOSU URIARTE EIZAGUIRRE (ERMUKO TRIATHLON TALDEA) 4:42:52

7 RUBEN GUERRA LOPEZ (CD TRIATLON BOMBEROS VALL) 4:47:36

8 TXOMIN BUSTINDUI PERTIKA (ONDARRUKO KOAXI TRIATLOI K) 4:49:29

9  MIKEL GALAR IDOATE (UNIVERSIDAD PÚBLICA DE NAV) 4:52:10

10  AITOR ARREGI ESNAOLA EUSKOMAN TRIATLOI TALDEA 4:52:39

 

SAILKAPENAK EMAKUMEETAN

 

 

1 NEREA ETXEBERRIA LIZASO (EUSKOMAN TRIATLOI TALDEA) 5:29:38

2 ARANTZAZU PEREZ DE ARENAZA ELIZONDO (DONOSTRI TT) 5:39:49

3 VERONICA DOMINGUEZ VILLAZALA (K0 TRIATLOI TALDEA) 5:46:19

4 URIBARRI EGUIA JAURREGUI (ABADIÑOKO LAUBIDETA T.K.E.) 5:52:30

5 NOEMI MONTERO SISTIAGA (SAIATUZ KIROL TALDEA LASAR) 6:10:56

6 CONCEPCION LEAL PABLO (KIROLERROTA DURANGO T.) 6:29:30

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!