Garaiko triatloian Euskadiko txapelduna erabakiko dute

Anboto 2013ko uzt. 1a, 12:13
Datorren zapatuan Garaiko III. Triatloia lehiatuko dute. Iaz Bizkaiko txapelketa hartu zuen. Aurten Euskadiko txapelketa egongo da jokoan.

Datorren zapatuan Garaiko III. Triatloia lehiatuko dute. Iaz Bizkaiko txapelketa hartu zuen. Aurten Euskadiko txapelketa egongo da jokoan.

 

Garaiko Triatloi Taldeak iron man distantzia erdiko hirugarren triatloia antolatu du zapatuan. Aurreko aldietan legez, Saturraranen egingo dute igeriko tramua eta bizikletaz etorriko dira Garaira, korrika egin beharreko 21 kilometroak bertan egiteko. Beraz, triatloia urteroko tokian hasi eta amaituko da, baina ibilbidean hainbat aldaketa egin dituzte.

 

Aldaketarik handiena korrikako tartean egin dute. Ibilbideak metro gehiago izango ditu herri barruan. Horretarako, herritik kanporako ibilbide zatia kilometro bat inguru laburtu dute: Oizerako bidegurutzean hartuko dute buelta. Herri barruan triatloilariak hilerri parera arte joango dira eta han hartuko dute buelta. Bizikletatik korrikarako trantsizioa, berriz, aparkalekuan egingo dute eta ez pilotalekuan orain arte moduan.

 

Bizikletako tarteko aldaketa nagusia hau da: aurten ez dira Zaldibarrera arte joango. Horren ordez, Iurretik Mañarira arte joango dira. Igeri egin beharreko 2.000 metroak, aldiz, kostatik gertuago egingo dituzte. Baliza aurreko aldi bietan baino gertuago ipiniko dute eta joan-etorri bat beharrean bi egingo dituzte parte hartzaileek.

 

Aurten Euskadiko txapelduna Garain erabakiko da (iaz Bizkaiko txapelketa egon zen jokoan) eta horregatik eta urterik urtera gero eta hitzordu finkatuagoa delako, aurreko aldietan baino parte hartzaile gehiago egongo dira: 80 gutxi gorabehera.

 

IBILBIDEA

 

- Igerian: 2.000 metro Saturraranen (bi itzuli)

- Bizikletan: 90 kilometro. Murtiku (Saturraran), Ondarroa, Berriatua, Mendexa, Lekeitio, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Mendata, Ajangiz (180 graduko itzulia biribilgunean), Mendata, Muniketa, Iurreta, Durango, Izurtza, Mañaria, Abadiño, Garai.

- Korrika: 21 kilometro. Hiru itzuli.

 

ORDUTEGIA

 

- 10: 15 / 10:30: Dortsalen banaketa Garain

- 11:30: Garaiko kultur etxean batzar teknikoa

- 12:15: Saturraranera irtengo da autobusa

- 14:00: Triatloiaren hasiera (lehenengo emakumeak eta ondoren gizonak)

 

Iazko aldiko irudiak:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!