Lasiar mendiko pinu kopuru bat salduko du udalak

Anboto 2013ko eka. 6a, 08:58
Garaiko Udalak enkantean ipiniko du Lasiar mendiko pinu kopuru bat. Baso aprobetxamenduaren lizentzia hori urtebeterako izango da, eta 5,4 hektareakoa da lurra

Garaiko Udalak enkantean ipiniko du Lasiar mendiko pinu kopuru bat. Baso aprobetxamenduaren lizentzia hori urtebeterako izango da, eta 5,4 hektareakoa da lurra.

 

Intsinis pinuak daude bertan, 51 urtekoak. Materiala 70.000 euroan tasatu dute. Egurra ateratzeko hainbat baldintza ipini dituzte; horietako bat, inguruko arbolak ez kaltetzeko arretaz ibiltzea. Kalterik suertatzeko arriskuaren aurrean, fidantza bat ipini beharko dute lizentzia jasotzen dutenek. Ekainaren 19ra arteko epea dago enkantean parte hartzeko. Informazioa eta baldintza guztiak, Interneteko www.garaikoudala.org webgunean eskegi dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!