Bizikletako ibilbide osoa grabatu eta ikusgai ipini dute

Anboto 2013ko mar. 18a, 08:24
Uztailaren 1ean egingo dute Garaiko III. Triatloia. Antolatzaileek bizikletako ibilbide osoa kamaragaz grabatu dute parte hartzaileei informazio osatua eskaintzeko

Uztailaren 1ean egingo dute Garaiko III. Triatloia. Antolatzaileek bizikletako ibilbide osoa kamaragaz grabatu dute parte hartzaileei informazio osatua eskaintzeko.

 

Uztailean Garaiko triatloian parte hartzeko asmoa dutenek eskertuko dute Garaiko triatloi taldearen ekimena. Mutrikuko Saturraran hondartzan igerian egin ondoren eta Garain korrika hasi aurretik, Mutrikutik Garaira arteko bidea bizikletaz egingo dute triatletek. Ibilbidearen xehetasun guztiak eskaini asmoz, bideo kamara bategaz grabatu dute ibilbide osoa eta interneten eskegi dute.

 

Horrez gainera, informazio osoa www.Bkool.com  webgunean eskuragarri egongo da. Bkool interneteko plataforma bat da erabiltzaileen kirol aktibitatea nahaierara antolatzea eta ordenatzea ahalbidetzen duena. Bizikletan osatu beharreko ibilbide osoko informazioa bertan eskegiko dute datorren astean. Ondoren, euren webgunean erosi daitekeen arrabol bat eskuratu eta nork bere etxean egin ditzake simulazioak. Arrabolera egokitutako bizikletak ibilbideetako gogortasuna simulatuko du (igoerak, jaitsierak…). Pantaila bat (ordenagailua, telebista…) eskuragarri duenak irudia ere gehitu ahalko dio entrenamenduari.

 

Arrigorriagako Urbiko triatloi taldeak eman zien ideia: “Eurek urtero Indoor triatloi bat egiten dute eta sistema hau erabiltzen dute. Garaiko triatloi taldeko Ekaitz Barreinkuak parte hartu izan du. Orduan sortu zitzaigun ideia eta aurrera eramatea erabaki dugu”, adierazi du Garaiko triatloi taldeko Ion Sarasuak.

 

Webgune berria

 

Bestalde, atzo arratsaldean webgune berria estreinatu zuen Garaiko triatloi taldeak: www.garaitt.com. Aurrekoa baino “garbiagoa” da eta informazioa igotzeko erraztasunak eskaintzen ditu. Informazioa euskaraz eta gazteleraz ipiniko dute.

 

 

Bizikletako ibilbideko lehen zatia:
 

 

 

\"\"

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!