Aitor Astorkia lider ipini da Euskadiko duatloi zirkuituan

Anboto 2012ko mar. 22a, 09:45
Euskadi-Nafarroa Duatloi Zirkuituko egutegia osatzen duten hamalau duatloietatik sei jokatu direnean, Garaiko Triatloi Taldeko Aitor Astorkia da liderra

\"\"Euskadi-Nafarroa Duatloi Zirkuituko egutegia osatzen duten hamalau duatloietatik sei jokatu direnean, Garaiko Triatloi Taldeko Aitor Astorkia da liderra.

 

Erregulartasuna izan du bidelagunik onena orain arte lehiatu diren lasterketetan Astorkiak. Basaurin eta Sopelan 9. eta 10. sailkatu zen, hurrenez hurren, eta puntu sorta baliotsua batu zuen horrela. Mungian eta Eibarren ere lehenego hogeien artean helmugaratu zen (15. eta 19.), eta okerren ibili zen Barakaldo eta Oñatiko duatloietan ere, lehenengo 30 kirolarien artean sartzea lortu zuen.

 

Emakumeen arteko lehian, berriz, Mugarra taldeko Irene Loizate 10. postuan dago kokatuta. Kadete eta Gazte mailetan ere eskualdeko hainbat duatloilari dabiltza nabarmenduta: Amaia Eguren, Gorka Intxausti, Unai Arbulu, Igor Mendiolagarai eta Gaizka Arizmendiarrieta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!