Gogortasuna protagonista Garaiko I. Triatloiean

Anboto 2011ko uzt. 5a, 09:03

Garaiko triatloi taldea pozik agertu da probak izandako harreragaz; domekan ospatu zen bertako triatloia, lehenbizikoz. Guztira, 40 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten bertan; hamarnaka lagunek proba girotu eta kirolariak animatu zituzten.

Garaiko triatloi taldea pozik agertu da probak izandako harreragaz; domekan ospatu zen bertako triatloia, lehenbizikoz. Guztira, 40 kirolari baino gehiagok parte hartu zuten bertan; hamarnaka lagunek proba girotu eta kirolariak animatu zituzten.

 

Gizonezkoetan, Aimar Agirresarobe (Kraft Atletico S.Sebastian) izan zen helmuga zeharkatu zuen lehena; Egoitz Zalakain eta Josu Uriartek osatu zuten podiuma. Nagusitasunez gailendu zen Agirresarobe, hain zuzen ere, Zalakaini lau minutuko aldea atera zion, Uriarteri, ostera, 20 minutukoa. Emakumezkoetan, berriz, hiru parte hartzaile egon ziren. Raquel Lombo izan zen irabazlea; Mugarra taldeko Oihana Garciak bigarren postua eskuratu \"\"zuen; Maider Oteizak ez zuen proba amaitu.

 

Agirresarobek 4:21:59 behar izan zituen proba amaitzeko, eta nagusitasunez gailendu bazen ere, probaren gogortasuna azpimarratu zuen: "Oso gogorra izan da". Taldekako sailkapenean Garaiko triatloi taldeak bigarren postua lortu zuen, Mugarrakoek ostera, hirugarren denbora onena lortu zuten.

 

Lasterketa amaitu ostean, sari banaketa egon zen. Iluntzean, luntxaz gozatu zutenparte hartzaile, antolatzaile eta gainontzekoek. Probak izandako harreragaz gustura geratu dira antolatzaileak, eta jada datorren urteko proban pentsatzen ei daude.

 

Frades txapeldun, Bizkarra txapeldunorde

Bestalde, zapatuan, hilak 2, Deba-Itziar Xtreme proba ospatu zen; probaz gain, distantzia olinpikoko Euskadiko Txapelketa zegoen jokoan. Gurutze Frades (Mugarra) iurretarrak lasterketa irabazi zuen, eta beraz, distantzia horretan Euskadiko txapelduna da. Gizonezkoetan, Abadiñoko Laubideta taldeko Gorka Bizkarrak bigarren postua eskuratu zuen.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!