Garaiko Triatloia jokatuko da, lehenengoz, gaur

Anboto 2011ko uzt. 3a, 08:34

Triatloi taldea iaz sortu ondoren, antolatu duten lehenengo proba da gaurkoa. Gogortasuna da lehiaren ezaugarri nagusia

Triatloi taldea iaz sortu ondoren, antolatu duten lehenengo proba da gaurkoa. Gogortasuna da lehiaren ezaugarri nagusia.

 

Euskal triatloi zirkuituko hainbat probatan aritu ondoren, 2011 urterako ekitaldi berezia antolatu dute Garai TT ko kideek. Hain zuzen ere, gaur Garaiko I. Triatloia lehiatuko dute. [imgd]http://www.anboto.org/images/9700/9783/1.jpg[/imgd]

 

Probak izandako harreragaz “pozik” agertu da Jon Sarasua, Garai TTko kidea. Garaiko proba bere gogortasunagatik bereizten da, batez ere. Mutrikutik abiatuko da proba, goizeko 9:00etan; Saturrarango hondartzan 2 kilometro egingo dute igeri parte-hartzaileek. Gero, Mutrikutik Garaira 90 kilometroko ibilbidea egingo dute bizikletan. “Gogorra izan arren, zati polita da bizikletaz egingo dena”, nabarmendu du Sarasuak.

 

Amaitzeko, parte-hartzaileek 21 kilometro egin beharko dituzte arineketan. Proba hemen erabakiko dela uste du Sarasuak. “Probako zatirik gogorrena da, aldapa asko ditu-eta. Lehenengo Garaiko triatloi honetan 50 pertsona inguruk parte hartuko dute; antolatzaileak pozik agertu dira probak izandako harreragaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!