Garaiko triatloirako izena emateko aukera

Anboto 2011ko eka. 18a, 10:32

Uztailaren 3an Garaiko lehenengo triatoia jokatuko dute. Bertan parte hartzeko izena emateko epea hasita dago jada; 35 euro ordaindu beharko dira proban parte hartzeko

Uztailaren 3an Garaiko lehenengo triatoia jokatuko dute. Bertan parte hartzeko izena emateko epea hasita dago jada; 35 euro ordaindu beharko dira proban parte hartzeko. 

Proba euskal triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da. Saturrarango hondartzan 2 km igeri egin ondoren, Garaira bizikletan abiatuko dira parte-hartzaileak. Proba amaitzeko, Garaiko errepideetan zehar 21 kilometroko ibilbidea arineketan egingo dute kirolariek. Probari buruzko informazio gehiago  www.garaitt.com  helbidean jaso daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!