Zubiaurretarrak: artistaz beteriko familia

Anboto 2010ko ots. 12a, 13:45
Pilar Zubiaurreren amaren gainean gutxi dakigun arren, bere aita eta nebak artista bikainak izan ziren.
Pilar Zubiaurreren amaren gainean gutxi dakigun arren, bere aita eta nebak artista bikainak izan ziren.

Aita, musikaria

Aita, Valentin, musikari ospetsua izan zen. 1837an jaioa, Bilbon hasi zuen bere ibilbidea umeen abesbatza batean, eta gero organoa ikasten jarraitu zuen. 1852an Hego Amerikara joan zen, eta irakasle moduan ibili zen hainbat herrialdetan. 1866an Madrilgo Kontserbatorioan jarraitu zituen ikasketak; 1869an Musika Lehiaketa Nazionala irabazi zuen Fernando el Emplazado operagaz. 1873an Italia, Frantzia eta Alemania bisitatu zituen. 1875ean errege kaperako bigarren zuzendaria izan zen, 1978an lehenengoa izatera pasatuz. 1914an zendu zen.

Nebak, margolariak

Valentin (1879-1963) eta Ramon (1882-1969) nebak margolariak izan ziren. Aitak musikariak izatea desio zuen, baina bi semeak gorrak ziren. Urritasun hori jotzen dute aditu askok anaiek zeukaten hartu-emon berezia argudiatzeko. Biek akademietan ikasi zuten, eta Europan zehar ere ibili ziren. Bizkaiko Aldundiak emandako bekari esker, 1902an Italiara joan ziren batera, adituen ustez heldutasun artistikora helduz. Euren lanak antzekotasunak eduki arren, Valentinenak malenkonia gehiago islatzen zuen. Euskal gaiak lantzen zituzten, batez ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!