Zubiaurreak Bilbora

Anboto 2007ko urr. 4a, 12:43
Zubiaurre familiak Garain duen etxetik Bilboko Arte Eder Museorako bidea egin dute Zubiaurreren koadroek.

Zubiaurre familiak Garain duen etxetik Bilboko Arte Eder Museorako bidea egin dute Zubiaurreren koadroek, artistaren familia eta oinordekoek dohaintzan eman baitituzte pintorearen obra bi.

Lanak XX. mende hasierako koadro bi dira; hain justu koadroak museoari ematea erabaki duen Ramon Zubiaurreren ilobaren gurasoen erretratuak dira, artistak margoz bere lanetan jaso zituenak. Leopoldo Gutierrez Zubiaurre, pintorearen iloba izan da, hain zuzen ere, familiako pintorearen lanok Arte Ederren Museora eraman dituena, Garaitik Bilborako bidea egin duena.

Aipatutako koadro biok erretratuak dira eta, koadroak eman dituenarentzako esanahi eta lotura berezia dutenak. Osabak marraztuta, bere aita eta ama ageri baitira koadroetan. 1883an jaiotako Ricardo Gutierrez Abascal aita, “Juan de la Encina” ezizenez ezaguna, arte kritikari bilbotarra ageri da dohaitzan emandako koadroetako baten. Bestean, berriz, pintorearen arreba eta oinordekoaren ama da marraztuta ageri dena.

1907 eta 1911 urteetan marraztutako lanak dira eta artelan modura duten balioagatik ez ezik, duten balio dokumentalagatik ere balio handikoak dira. Familiaren eskuzabaltasunaren erakusgarri, koadro biekin batera, etxean gordetako argazkiak, egunkarietako artikuluak eta gutunak ere museoaren eskutan utzi dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!