Sune Larrea elorriarra kickboxingeko munduko txapeldunorde geratu da

J.D.

Sune Larrea zilarrezko dominarekin.

16 urteko kirolariak junior mailan lortu du zilarrezko domina.

Sune Larrea elorriarrak zilarrezko domina irabazi du kickboxingeko Munduko Txapelketan. 16 urteko kirolariak junior mailan eskuratu du munduko txapeldunorde geratzea, joan zen asteburuan Madrilen jokatutako ISKA (International Sport Kickboxing Association) erakundearen txapelketan.

Indar Xsport klubeko kidea da Larrea. Euskadiko txapelketa irabazteari eta Espainiako txapelketan egindako lanari esker aritu da munduko txapelketan. Bere ibilbidean bost bider izan da Euskadiko txapeldun, eta Espainiako txapela hirutan jantzi du.

Indar Xsport klubak nabarmendu du emaitza denboraldi osoan egindako "lanaren, ahaleginaren eta konpromisoaren" emaitza dela. Elorrioko klubak gainerako kirolarien emaitzak ere azpimarratu ditu: Marina Valverdek, Leire Leonek, Bingen Urienek eta Atlas Adnanek brontzezko dominak eskuratu dituzte. Julene Nuñezek, Sergio Ruizek eta Paul Urienek ere parte-hartze ona izan dute, final-zortzirenetara edo final-laurdenetara helduta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!