Euskal Genuine taldeen topaketa Elorrion egingo dute, domekan

Anboto

Iazko topaketako irudi bat.

Elorrio Genuine ligako euskal taldeen topaleku bihurtuko da domekan. Ekitaldia Eleizalde futbol zelaian izango da eta talde hauek arituko dira bertan: Deportivo Alavés Fundazioa, Athletic Club Fundazioa, SD Eibar Fundazioa eta Real Sociedad Fundazioa.

Sei partidu jokatuko dira guztira, zelai bitan banatuta. Lehenengo partiduak 11:00etan hasiko dira, eta azkenak 12:15ean. 

Topaketak izaera ez-lehiakorra du eta ez da sailkapenik edo puntuaziorik egongo. Jardunaldiaren helburu nagusia da "gizarte eta kirol inklusioa zein parte hartzaileen arteko elkarbizitza sustatzea, aukera berdintasuna eta talde lana bultzatuta", antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!