Gaur hasi dira San Agustin auzoan oinezkoentzako espaloi berria eraikitzeko lanak. Ibilbide berria Durangorako noranzkoan doan errepidearekiko paraleloa izango da, eta elizatik hasi eta gaur egun dagoen oinezkoen pasabiderainoko tartea hartuko du, udalak ohar batean informatu duenez.
Esku-hartze honen helburu nagusia "auzoa oinezkoentzako ibilbide seguru batez hornitzea da, inguruko bide segurtasuna nabarmen hobetuz". Udaletik zehaztu dutenez jarduketa hau 2026ko udal-aurrekontuak onartzeko Podemos alderdiarekin lortutako akordioaren esparruan hartutako konpromisoen barruan kokatzen da.
Trafikoan eraginak
Lanak azaroaren 3an hasiko dira eta, aurreikuspenen arabera, lau asteko iraupena izango dute. Esku-hartzeak irauten duen bitartean, zirkulazioan eraginak izango dira inguru horretan, eta ibilgailuen joan-etorriak semaforo bidez arautuko dira.