Iturrizoro Elkartearteak, udalaren laguntzarekin, 'Errebonbillo' Aire Zabaleko Margo Lehiaketaren 36. aldia antolatuko du datorren zapatuan. Artea eta sormena Elorrioko kaleetara zabaltzea helburu duela, parte-hartzaile bakoitzak herriko edozein txoko, paisaia edota ondare-elementu aukeratu ahalko du margolana egiteko.
Lehiaketan nahi duen orok har dezake parte adin zein bizitoki-mugarik gabe. Parte-hartzaileek egunean bertan eman beharko dute izena Iturri Kultur Etxean, 9:00etatik 10:00etara bitartean.
Guztira, 2.100 euro banatuko dira sarietan: lehenengo sailkatuak 750 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 600 euro eta hirugarrenak 500 euro; horrez gain, herriko artistarik onenari 250 euroko sari berezia emango zaio.
Ondoren, aurkeztutako obra guztiak Iturri Kultur Etxeko erakusketa-aretoan ikusi ahalko dira, azaroaren 2tik 13ra bitartean (09:00etatik 20:00etara).